Atzo iluntzean Instagram sare sozialaren bitartez hiru kontzertu eskaini ziren Santrakrutzen egitarauaren baitan; lehenik Santxez ahizpek eman zuten kontzertua. Itxasok abestu egin zuen eta Uxuek biolina. Bigarren kontzertua Goiatz Salbador gaztearena izan zen, ukelelea, gitarra eta pianoa erabilita. Azkenik, Esti eta Aran Mujikak eskainitako kontzertua izan zen.