Trentxikiko pasealekua eta Lizarkolako kanalaren pasealekua zabalik

Udalak jarduera fisikoa egiteko baldintzak gogora ekarri ditu, ariketa egin aurretik luzamenduak egiteko gomendioa luzatzearekin batera. Jarduera fisikoa egiteko Miranda pasealekua, Kiroldegiko pasealekua, Trentxikiren ibilbidea eta Aranaztegi poligonoa aholkatu ditu.

Baldintzak:

  • Banaka: Jarduera fisikoa banaka egitea.
  • Egunean behin.
  • Pertsonen arteko distantzia: 2 metro.
  • Ordutegia: 06:00-10: 00 / 20:00-23:00.
  • Lurrean ariketarik ez. Kutsatzea saihesteko.

Konfinamenduaren ondoren jarduerataz gozatzeko eta lesioak saihesteko helburuarekin jarduera fisikora itzultzean kontuan hartu beharreko jarraibideak ere: Ondo berotu, eta amaitu ondoren ere lasaiketarako tarte bat hartu. Intentsitate eta denbora karga pixkanaka egokitzea, “gogoratu etxean praktikatu baduzue ere, litekeena dela forma fisikoa galdu izana eta gorputza berregokitu behar izatea”.

Iturriak itxi dituzte

Bestalde, udalerriko iturriak itxi egin direla jakinarazi du Udalak, kutsadura-gune gisatzat jotzen baitira. Kalera irteten diren pertsona guztiek ur botila bana eramatea gomendatzen da.

Erlazionatuak

Ariketa fisikoa egiteko aukera baliatzen hasi da herritar ugari

Andoain

07:30 Zumea plaza. Ariketa fisikoa prest dagoen jendea ikus daiteke. Paseoan irtetetko prest dira batzuk, besteak korrika egitera irteteko prestake...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!