Larunbat gaua Peña Santa Krutz elkartearen danborrada irteteko eguna da

Aiurri 2020ko mai. 2a, 22:30

Klasikoa da Santa Krutz jaietako egitarauan. Larunbat gaua iristean, Peñakoak kalez kale irteten dira. Elkartean afaldu eta 22:30tan Kale Nagusian hasteko prest izaten dira. 2012ko Santa Krutz jaietan eman zen lekukoa gidaritzan, Barcinak Amutxastegiri Peña Santa Krutz danborradako aginte-makila eman zionean. Geroztik, jaietako larunbat gauean Amutxastegiren aginduetara irteten dira.

Hurrengo hiru argazkitan, 2012ko lekuko aldaketa eman zenekoa. Ekitaldira hurbildu ziren, besteak beste, Herri Danborradako Oiartzun eta Mujika.

Hurrengo beste 3 argazkiak 2013ko omenaldi ekitaldikoak dira. Barcina gaixorik hil zen, eta danborradaren hasieran omenaldia eskaini zioten. Senideek lore sorta jaso zuten.

 

2013KO SANTAKRUTZAK: MINUTUKO ISILUNEA BARCINAREN OMENEZ

2019ko edizioa Santa Krutz martxa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!