Aurreko larunbatean berrekin zitzaion azokari Goikoplazan, eta gaur bigarrengo eguna izanik, jendetsuagoa izan da. Nomaltasunera itzultzen ari garen seinale izan daiteke. Halaber, gehiago izan dira plazara bertaratu diren saltzaileak. Segurtasun neurriak errespetatu dituzte guztiek ere, eta ikusgarria izan dira sortu diren zenbait ilada; esate batera, ikusgarria izan da kontsejupeko landare saltokian zain zegoen jendearen lerroa, kasik frontoi handiaren parera iritsi dena zenbait unetan.