Santa Krutz eguna, egun handia Andoainen

Aiurri 2020ko mai. 3a, 09:11

Egun berezia da maiatzaren 3a, Santa Krutz eguna. Aurtengoan, igandea izanik, andoaindar oroko ospatzeko modukoa zen. Koronabirusaren krisiak, ordea, hankaz gora jarri du gizarte bizitza. Jai Batzordeak, nolanahi ere, egun berezia izatea nahi du eta hamaika hitzordu iragarri ditu. Herrigune osora zabaldu nahi dute festa giroa, gaurkoan.

Adi, bera,z pantaila bidezko hitzordu ezberdinei. Goizetik iluntzera hitzordu ugari deituta daude.

Maiatzak 3, igandea

  • 11:00 Ikurrinaren jaitsiera
  • 11:15 Ezpata dantza
  • 11:30 Txistulariak
  • 12:00 Danborrada
  • 12:30 Txakolin dastaketa
  • 16:00 Kantu Jira
  • 17:00 Trikitilariak
  • 18:00 Pintxo lehiaketa. #stkpintxolehiaketa
  • 20:00 Festen itxiera
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!