Juan Antonio Urbeltz ikerlariak 1985ean idatzi zuen "Dantzak" liburuan historiako honako pasarte hau bildu zuen: "Si tomamos la visita de Fernando VII a Gipuzkoa, desde el 2 al 14 de Junio de 1828 podemos constatar que (...) en Andoain, sesenta danzantes de baile de espada uniforme y vistosamente vestidos".
Erreferentzia horiek kontuan hartuta, Urkik etengabeko bilaketari eta berrikuntzari ekin zion.
- Andoainen Ezpata-dantza berreskuratu zuten lehenik, 2008an.
- 2010ean Brokel-dantzaren zikloaren bi pasarte berreskuratu zituzten: brokel makil-dantza eta makil txiki-dantza. Baina dantzak berez pasarte gehiago ditu eta 2011ko jaietan andoaindarren aurrean beste hiru aurkeztuko zituzten: uztai txiki-dantza, makil haundi-dantza eta zinta-dantza. Hurrengo urteetan ere tradizio handiko dantza saioa aberastuz joan ziren.
2012ko maiatzaren 3an, lehen aldiz, Santa Krutz elizan bertan dantza egin zuten: