Zumea plazan eta inguruko auzoetan danborrak entzun dira eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hainbat herritarrek gogo biziz parte hartu dute etxeko balkoietatik; euren jantzi zuri eta danborrekin kaleak eta auzoak girotu dituzte.
Kaletxikin ere giro bikaina jarri dute auzotarrek. Horrez gain, eguneko bitxikeriatzat mojek ere parte hartu dute danborradan.