Santa Krutz martxa, 1966ko grabazioan

Aiurri 2020ko mai. 3a, 21:37

Iraganean, maiatzaren 3a iristen zen aldiro, Jose Saenz Garmendia "Pepe Andoain" musikari handiak Santa Krutz martxa Radio San Sebastian irratian jotzeko ohitura zuen. Zuzeneko emankizuna izaten zen. Makina bat andoaindarrek irratia piztuta edukitzen zuen, egun horretan. Entzungai dagoen grabazioa 1966koa da.

2013ko apirilaren 30ean "Pepe Andoain gogoan" emanaldia egin zuten Bastero Kulturgunean. Emanaldiaren amaieran "Santa Krutz martxa" jo zuten. Hainbat kultur eragilek parte hartu zuen ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!