Aiurrik merkatarien artean egin duen azterlanaren arabera, ezjakintasun handia dago hartu behar dituzten prebentzio-neurrien aurrean eta baita irekitzeko baldintzen inguruan. Ezjakintasuna handi samarra da, une hauetan.
Ile-apaintzaileak eta estetika negozioak negozioari berrekiteko bidean dira, beti ere segurtasun neurri zorrotzak hartuta.
Tabernarien bilera
Ostalaritzari dagokionez, iragarri dituzten neurriekin zalantza eta kezka handia dago sektorean. Gaur, astelehena, tabernarien arteko bilera deituta dago. Ikusi beharko da bilerak zer ematen duen, baina antza denez egun ezarrita dauden baldintza murritzekin tabernari askori negozioa irekitzea oso zaila izango zaio.
Bat baino gehiagorekin hizketan, taberna itxita mantendu eta aurrerago zabaltzea pentsatzen ari dira.