35 urte igaro dira Peste Fanzinearen lehen alea argitaratu zenetik

Aiurri 2020ko mai. 6a, 16:00

1985eko otsailean Peste Fanzinearen lehen alea argitaratu zuen Andoaingo Gazte Asanbladak. Aldizkariak gai sozialak, ekologistak, politikoak eta musika arlokoak jorratzen zituen beste batzuen artean.

Peste fanzinearen lanketa 1984. urtean hasi zen, baina esan bezala, lehen alea urte bat beranduago argitaratu zen.

Honela aurkezten zuten gazteek Peste 1986ean eginiko elkarrizketa batean: "Fanzine borrokalaria da Peste. Bertan sartzen dira punka, lokalen okupazioa, irrati libreak, ekologia, ehizaren eta zezenketen aurkako iritzi artikuluak, antzerkia, errepresioaren eta inperialismoaren buruzko dokumentuak (...) 1984ko udan hasi zen istorioa, oraindik gaztetxerik ez genuenean. Herri honetan izaten genuen asperdura zen arrazoia. Zerbait egin nahi genuen herriari eta Andoaingo Udalari gure haserrea erakusteko, horretarako fanzine bat egitea erabaki genuen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!