Bazkardon dago Illarramendi baserri ederra, Urumeako autobideari itsatsita. Gaur hasi dira inguruko lurrak mugitzen, eta datozen egunetan baserria eraitsiko dute. Etorkizun hurbilean industriarako eremu bilakatuko da eta, antza denez, eremu handiko supermerkatu bat ipiniko dute bertan.