Amaia Bakero, Arkaitz Muratori eta Eneko Urdangarin gogoan hartu dituzte, Kaletxikin antolatu duten omenaldi ekitaldian

Mikel Arberas 2020ko mai. 9a, 21:27

Konfinamendua hasi eta 57 egun igaro direnean, kaletxikitarrek omenaldi ekitaldia antolatu dute aste hauetan auzoa girotzen aritu diren Amaia Bakero, Arkaitz Muratori eta Eneko Urdangarinen alde. Ezustean harrapatu dituzte, sorpresaz beteriko ekitaldian.

Egitarau polita osatu dute, eguneroko txaloen ostean 20:05ak aldera hasi dena: Bertsoa, audio bidez zabaldutako mezuak, aurreskua... Omenduek gainera txapel bana jaso dute. Auzotar askoren artean mamituz joan den omenaldi ekitaldia izan da. Xabier Arantzeta bertsotan, Mikel Urdangarin biolina joz edota Izaskun Aizpurua dantza eginez aritu dira.

Hurrengo egunetan omenaldi ekitaldiko bideo osoa argitaratuko da Aiurri.eus webgunean.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!