Zumea auzoko argazkia ikus dezakezue. Gaur egun, ondoan Gaztelutxo taberna eta arrandegia daude. Iraganean, berriz, elizarekin lotuta dagoen etxebizitza txikian Alonso gozotegi famatua zegoen.
Ikus daitekeenez, urteen eraginez aldaketa asko egin dira auzoan. Alonso gozotegia zegoen etxebizitza desagertu egin da eta erortzear zegoen atzeko eraikuntzaren lekuan etxebizitza gehiago egin dituzte.