"Guretzako denda itxita edukitzea hondamendia izango litzateke, negozioan duela gutxi hasi ginelako"

Aiurri 2020ko mai. 12a, 12:41

Ondarreta kalean dago Ondarreta Aliprox supermerkatua. Arduradunak lan eta lan ari dira.

Zer moduz daramatzazue egoera, hain ez ohikoa dena? Ondo antolatzen ari zarete lana eta zuen bizimodua uztartzen? Asko aldatu zaizue bizitza?

Guztia aldatu da. Ondo antolatzen ari gara, baina bizitza apur bat aldatu zaigu, egun guztia lanean pasatzen baitugu; bestela ezingo genuke komertzioa aurrera eraman.

Langile bat kontratupean hartu behar izan dugu, lan asko dugulako. Eskaerei dagokionez, berriz, ahal den moduan ondo moldatzen ari gara.

Krisiaren hasieratik bezero gehiago izan dituzue? Izan ere, bertan kontsumitzea ekar dezake konfinamenduak. Bezero berriak berenagatu dituzue?

Bezero gehiago ditugu. Alarma egoeragatik gertuko dendetan erosketak egitea behartzen zuenez, eta beste lekuetara joateko aukerarik ez zegoenez, salmenten igoera egon da. Egun batzuetan salmenta kopurua hirukoiztu ere egin dugu.

Zer da bezeroen artean entzuten duzuna? Kezka, beldurra...

Kexa asko entzuten da. Erosketetarako gurdia beteta dutenean ere, dendan produktu nahikoa ez dagoela kexuka aritzen dira.

Biltegi guztiak edo gehienak egoera antzerakoan daude. Batzuetan ez dugu genero nahikoa jasotzen ohiko egoerarekin alderatuz. Guzti hau pasa ez balitz eta jendeak behar baino kantitate gehiago erosiko ez balu, guztientzako produktu nahikoa edukiko genuke.

Eta ekoizleen artean? Zuek ekoizle ezberdinekin lan egiten duzue. Zer da euren aldetik nabaritzen duzuena?

Kasu askotan hornitzaileak izan direla salbatu gaituztenak dendan produktu gabe geratzetik. Ekoizleei esker hornitzeko aukera eduki dugu, hori bai leku batetik bestera mugitu behar izan gara. Jendeak eskertzen du modu batera edo bestera produktu ezberdinak eskuratzeko aukera edukitzea.

Merkataritzarentzat hau oso txarra izango da, nahiz eta zuetako batzuk irekita eduki. Zein hausnarketa eragiten dizue horrek?

Hausnarketa pertsonal gisa, gure seme-alabekin egoteko aukera izan dugula esan dezakegu. Horrez gain, komertzioa irekita mantentzeko zortea eduki dugu; guretzako denda itxita edukitzea hondamendia izango litzateke, negozioan duela gutxi hasi ginelako, baina zortea eduki dugu.

Irtenbiderik ez dago epe motzera. Egoera honen aurrean pertsona modura zein hausnarketa egin behako genuke?

Normaltasunera itzuliko gara eta hau guztia ahaztuko zaigu, seguru gaude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!