Olagain auzoan zegoen Garaiko-Errota zentral hidroelektrikoa. Bi errota zeuden garai hartan, bata Oria ibaiaren ondoan kokata, bestea, berriz, Leitzaranen. Dirudienez bi errotak jabe berdinarenak izan ziren, eta, azkenean, biak zentral hidroelektriko bilakatu zituzten. Gaur egun Garaiko-Errota ez da existitzen; baina presak zutik jarraitzen du eta Diego Barrasa herrikideak ateratako argazkian ikus daitekeenez. Informazio gehiagorako, Xabier Cabezonek osatutako idatziak ikus ditzakezue (erdarazkoak dira): https://www.leitzaran.net/molinos/garaiko-errota.html