Andoaindarrek ziurraski argazki hauek ezagutuko dituzte, baina batzuk iraganean izandakoagatik izango dute gogoan. Iraganeko argazkian, Guardia Zibilen kuartela, etxebizitzak eta kalobozoak aurki zitezkeen. Argazkiaren behe-ezkerraldean Guardia Zibilen garita ikus daiteke.
Gaur egun, berriz, kuartela zena etxebizitzak bilakatu zituzten. Hala ere, bi argazkien antzekotasunak nabarmenak dira.