Koronabirusa

Laguntzak eskatzeko arreta zerbitzua zabalduko dute, astelehenean

Jon Ander Ubeda 2020ko mai. 15a, 08:34

Andoaingo Udalak aurrez aurreko arreta zerbitzua berrezarriko du, COVID19ak eragindako kaltea arintzeko diru-laguntza eskaerak tramitatzeko. Hitzordua ostiral honetan hasita har daiteke.

Modu telematikoan aurkezteko aukerarekin abiarazi zen diru-laguntza eskatzeko kanpaina, baina orain fisikoki aurkeztu egin ahal izango da “hainbat andoaindar eskaerak online aurkezteko arazoak izaten ari direlako”.

  • Zerbitzuaren hasiera: Maiatzak 18, astelehena.
  • Helbidea: Urigain, La Salle etorbidea 6.
  • Ordutegia: 09:00-13:00.
  • Telefono zenbakia: 943 304 221.
  • Hitzorduen eskaera: Maiatzaren 15etik aurrera.
  • Eskaerak aurkezteko epea: Maiatzak 29, ostirala.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!