Alde batetik, txupinazoari buruz honako ohar hau zabaldu du Andoaingo Udalak:
Sanjuanei hasiera emateko Udaletxeko balkoitik botatzen den suziria edo txupinazoa nork edo nortzuk botako duten hautaketa egiteko indarrean dauden irizpideei jarraituz, hautaketa prozedura bi pausotan egingo da:
Proposamen irekia: edozein herritarrek edo taldek egin dezakeena:
- Proposatuko den pertsona edo elkarteak hauetako baldintza bat edo gehiago bete behar ditu:
- Oraingo edo lehengoko Sanjuanen inguruan inplikazio nabarmena izatea: sustatzaile moduan, programako parte-hartzaile izanik, ekintza aurrera ateratzeko lanean arituz, zabalkunde lana eginaz, azterketa edo proposamen tradizionalak edo berritzaileak eginaz…
- Andoaingo jaien inguruan lan nabarmena egitea edo egin izana sustatzaile, parte-hartzaile, hedatzaile moduan
- Herriko kultur bizitzako sustatzaile izatea edo parte-hartzailetza nabarmena izatea
- Herrigintzan, alor desberdinetan, sustatzaile edo parte-hartzailea izatea (hezkuntzan, berdintasunean, gizartekintzan, kirolan…)
- Andoaingo izena eta izanaren hedatzaile lana egindakoa, zuzenean ala zeharka
- Ez dira proposatuko:
- 18 urtetik beherako pertsonak
- talde politikoak edo sindikalak
- jarrera sexista erakutsi edota berdintasunaren arloan arazoak edo oztopoak jartzen dituzten pertsona edo elkarteak
Proposamenak maiatzaren 30ra arte aurkeztuko dira udaleko webgunean www.andoain.eus egongo den formularioa osatuz.
Bigarrena: JAI BATZORDEA osatzen duten taldeek egingo duten bozketa.
- a) Proposamen irekien emaitza Jai Batzordea osatzen duten kultur elkarteei bidaliko zaie, eta batzordea osatzen duten talde horiek, ekainaren 12 arte izango dute epea zerrendako hiru hautagai bozkatzeko 5, 3 eta 1 puntuekin.
- b) Talde bakoitzak emandako puntuaketaren batuketak emango du txupinazoa botako duenaren IZENDAPENA.
- c) TALDE BATEK EZINGO DU BERE TALDEA BOZKATU.
(*) Beti ere alarma egoerak ahalbidetzen badu
Beste alde batetik, Sanjuanetako 2020ko kartel lehiaketari buruz honakoa zabaldu du Udalak:
San Juan jaiak 2020 iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egiten du Andoaingo Udaleko Kultura Batzordeak.
01.- Gaia eta kartelaren testua. Gaia: Sanjuanak 2020 / ANDOAIN, hori izango da kartel guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Edukiari eta ideiari dagokienez, ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik azalduko.
02.- Partaidetza. Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake, bakoitzak, gehienez, 3 obra aurkezteko aukera izango duelarik. Hori bai, obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko moduan aurkeztuko dira.
03.- Tamaina. Kartelek 60 zm-ko altuera eta 42 zm-ko zabalera izango dute, diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.
04.- Kolorea eta teknika. Aukerakoa. Aukeratutako teknika edozein delarik ere, kartela 60 zm x 42 zm-ko tamainaren proportzioan egingo da, JPG eta PDF formatuan. Artxiboak 8MG baino txikiagoak izango dira.
Udalak irudi korporatiboa sartuko du jaiak iragartzeko kartelean. Eta, dagokionean, egilearekin batera baloratuko du jaietako programarekin lotutako informazio osagarria sartzeko aukera.
05.- Aurkezteko epea. 2020ko ekainak 8ko 24:00 orduak arte.
06.- Nola aurkeztu. www.andoain.eus helbidean aukeran egongo den formularioa bete eta kartela igoz.
07.- Identifikazioa: posta elektronikoan bertan dokumentu aparte bat erantsiko da kartelaren lema edo izenburuaren izena emango duena, eta bertan egilearen adina, izen-deiturak, eta telefonoa jarriko dira.
08.- Informazio telefonoa. 943 303 540
09.- Mailak: Leihaketak bi maila izango ditu:
- 17 urtetik gorakoena
- 12-16 urte artekoena
10.- Sariak. Epaimahaiaren iritziz egokienak diren lanentzako:
- maila 1. Saria 300,00 € (*)
- Saria 190,00 € (*)
- maila 1. Saria 130,00 € (*)
- Saria 90,00 € (*)
(*) Sari guztiak Andoaingo komertzioetan erabiltzeko baleak izango dira.