Argazki zaharrean gaur egun Txalaka taberna kokatuta dagoen eraikina ikus daiteke, eraikuntza prozesuan zegoena. Horrez gain, errepidearen beste aldean gasolindegi zaharra ikus daiteke; gaur egun haurrentzako denda bat dago kokatuta.
Argazkian ageri ez den arren, gasolindegiaren atzean Txitibar taberna aurki zitekeen. Bi argazkien artean alde handia hauteman daiteke.