Pintadak agertu dira Herriko Etxean, Patxi Ruiz presoaren protestaren harira

Jon Ander Ubeda 2020ko mai. 16a, 12:56

“PSOE hiltzaile” dioen pintada irakur daiteke Andoaingo PSE-EEren "Casa del Pueblo"ko pertsianan. Zumea plazan ere beste pintada bat agertu da. Patxi Ruiz preso nafarra da, maiatzaren 11z geroztik egarri eta gose greban dagoena.

 

Nor da Patxi Ruiz?
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak presoaren egoera eta Nafarroako presoaren aldeko mezuak zabaldu ditu internet bidez, egun hauetan. Espetxeko funtzionarioen eta medikuaren jokabidea salatzen dute, zehazki. Abenduan, esaterako, presoaren aurkako eta beste batzuren aurkako jokabidea salatu zuen. Murcia II espetxean dago, eta egun hauetan bertatik mezua zabaldu du: “Ez duela nahi ez Sare, ez EPPK, ez Sortu beraz arduratzea. Informatzeko eskubidea onartzen diela baina ez dutela bere onespena, eta presoez ahaztu egin badira ea zergatik orain berarekin arduratu behar diren. Jarrera hori paripe hutsa iruditzen zaio eta bera ez dago ados beraien jarduerarekin”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!