Pintaketen aurkako desadostasun politikoa, bi adierazpen ezberdinetan

PSE-EEk, EAJ-PNVk eta ELKARREKIN PODEMOS alderdiek pintaketak gaitzesteko agiria argitaratu dute. EH Bildu ere aurka agertu da, argitara eman duen beste agiri batean. Bi agiriak jarraian irakur daitezke.

PSE-EE, EAJ-PNV eta ELKARREKIN PODEMOS

(Erredakzioan itzulitako oharra)

PSE-EE, EAJ-PNV eta ELKARREKIN PODEMOS alderdiek argi eta irmo adierazi nahi dute Andoaingo gune sozialistan agertu diren pintaketen aurkako gaitzespena, eta era berean PSE-EE alderdi sozialistari elkartasuna adierazi nahi diote. Lekuz kanpo daude, iraganeko garaira garamatza eta guztiak konprometituta sentitzen garen eta horren alde lanean ari garen elkarbizitzarako eta normalkuntzarako ez dira lagungarriak.

 

EH BILDU

PSE-EEko egoitzan egin dituzten pintaketen aurrean, Andoaingo EH Bildutik gure desadostasuna adierazi nahi dugu, eta hauek lekuz kanpo daudela eta guztiz salagarriak direla argi utzi nahi dugu. Bide batez, gure elkartasuna adierazten diogu PSE-EEko militantziari.

Andoainen bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko dugu herritarrek sufritu dituzten eta sufritzen ari diren eskubideen urraketak erabat desagertu arte. Gertaera hauez gain, baita ere salatu behar dugu politika penitentziarioaren ondorioak presoen osasun eta eskubideetan dituen ondorioak. Politika horrek gure herrian mina eta sufrimendua eragiten jarraitzen du.

Bide horretan beharrezkoa da denon parte hartzea eta elkarrekin pausuak ematea. Bide honetan lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!