Ostalaritza suspertzen hasiko da, baina beste herrietan baino apalago. Donostian edo Tolosan terraza zerbitzua askoz zabalduago dago, eta Andoainen pixkanaka hasi dira lehen negozietako terrazak zabaltzen. Igandean, esaterako, Juanita Alkain plazatxoan dagoen Traiñerum eta Zumea plazako Muga zabaldu zituzten. Goizetik hasi, eta egun osoan zehar, mahaiak eta aulkiak bezeroz beteta izan ziren. Egun batzuk lehenago ateak zabaldu zituen Aker tabernak. Terraza zerbitzua eskaintzeko baldintza onak eskaintzen ditu, eta egun hauetan herrikide asko hurbildu da hara.
Hurrengo egunetan taberna gehiagoren ateak irekitzen ikusiko dugu, alarma egoera eta terraza giroa uztartuta ikusteraino. Normaltasun berria, horixe izango da egun hauetan normaltasun berria.