Kale Nagusiak aldaketa asko jasan ditu azken urteetan. Iraganeko argazkian Santa Krutz jaietan egiten zen sardina jatea ikus daiteke; eskuinaldean, horma bat ikusten da,non, gaur egun etxebizitzak, okindegia eta Traiñerum taberna dagoen. Argazkiaren ezkerraldean ikusten den Eguzki lokala ere ezaguna zen garai hartan, gaur egun, berriz, loteria jokatzeko lokala bilakatu da.