Arreta zerbitzua berriro zabalik, eta aurrerantzean Udaletxean bertan

Aiurri 2020ko mai. 21a, 12:29

Atarian aurrez aurreko arreta zerbitzua berrezarri dute, eta jatorrizko tokira itzuli da gainera: Udaletxera. Astelehenean irekiko dituzte jendaurreko ateak, eta arreta zerbitzuaren beharra duenak aldez aurretik 943 300 830 telefono zenbakira deitu behar du. Aurrez aurreko ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara.

Atariarekin harremanetan jartzeko kanalak hauexek dira:

Segurtasun eta higiene neurriak hartu behar dira:

  • Hitzordua duten pertsonek kanpoan itxaron beharko dute udal langileek deitu arte.
  • Herritarrei arreta emateko bulegora banaka sartuko dira, mendekotasuna duten pertsonak eta 14 urtetik beherakoak izan ezik.
  • Atariako espazioa berregokitu egin da eta bertako mahai guztietan manparak jarri dira.
  • Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da eta, hitzordu bakoitzaren ondoren, aulkiak eta mahaiak desinfektatu egingo dira.

Segurtasuna handiagoa izateko bulegora boligrafoa eramatea aholkatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!