Andoaingo terraza zerbitzuaren berrabiaratzea

Aiurri 2020ko mai. 21a, 09:45

Zumea plazan Muga izan zen irekitzen lehena, eta Amama Klaudiak egun batzuk beranduago zabaldu zuen terraza zerbitzua. Bart gaueko giroarekin, ahaztuta zegoen itxura hartu zuen plazak. Pixkanaka, ostalaritza zerbitzua berrabiarazten ari da.

Inguruko herrietan baino taberna gutxiago zabalik dago Andoainen. Mantsoago doa berrabiaratzea, ostalaritzan. Joan zen igandeaz geroztik, Traiñerum eta Muga taberna ezagunak zabalik daude. Ez zen abiatze txarra izan bi negozio horientzat. Eguraldia lagun, mahaiak eta aulkiak bezeroz beteta izan ziren egun osoan zehar. Eta asteburu honetan negozio gehiagoren irekiera aurrikusten da. Dagoeneko Amama Klaudiak ere negozioa zabaldu du.

Fase berri horren zain egon daitezke Danena, Urkiola, Edur, Irrintzi eta Buruntza tabernak. Aipatutako horiek, Elizondo eta Anaiak tabernarekin batera, goizean goizetik zabalik izaten dira. Azken bi asteetan, ordea, Zumea plazatik hasi eta Bazkardoraino taberna horien pertsianak jaitsita daude.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!