Merkatu plaza berriro Makaldegian, astean bitan

Andoaingo Udalak iluntzean bidali zuen oharraren arabera, merkatu plaza lehengora itzuliko da. Hots, Makaldegira. Astean bitan, gainera. Beraz, maiatzaren 26tik aurrera asteartero eta larunbatero merkatu azoka izango da. Hori bai, garaian garaiko prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!