AEKan aurrematrikula egiteko deialdia zabalik

Andoaingo AEK euskaltegiak irailean matrikulazio kanpainari ekingo dio, eta urritik aurrera 2020-2021 ikasturteko ikastaroak martxan jarriko ditu; beraz, aurrematrikula egiteko deialdia zabaldu du.

Andoaingo AEK euskaltegiak askotariko ikastaroak eskainiko ditu, beste batzuen artean, aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, gurasoentzako ikastaroak edota etorkinentzako AISA ikastaroak.

Ikastaroetan izena emateko edo informazioa eskuratu ahal izateko kontaktuan jarri 688 74 66 43 zenbakiaren edo andoain@aek.eus postaren biartez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!