Txitxu Ruiz kultura zinegotziak argudioak eskaini ditu ohar berean: “Erabat deskartatuta geratzen da kalean ekitaldi fisikoak egiteko aukera, jende pilaketak ekidin nahi ditugu, eta ezarri dizkiguten aforo mugek ezinezko egiten dute berme guztiekin”. EUDELek proposatu dituen irizpideak kontutan hartu dituztela adierazi dute.
Maider Lainez alkateak arduratsu izaten jarraitzeko garrantzia nabarmendu du: "Orain lehentasuna osasunak dauka, ezin genezake azken hilabeteetan egin dugun lan eta esfortzu guztia zalantzan ipini".