EkonoVID

Pertsianak igota, goizean goizetik

Jon Ander Ubeda 2020ko mai. 25a, 08:10

Goizeko 07:00ak aldera egindako errondan, hilabeteotan itxita zeuden hainbat negozio zabalik aurkitu ditugu. Honakoak: Kale Nagusiko Urkiola, Ondarretako Edur, Ama Kandida etorbideko Irrintzi. Goiztiarrek badute, beraz, non gosaldu.

Etxetik kanpo gosaltzen dutenentzat panorama aldatuz doa. Maiatzaren 25ean Urkiola taberna zabalik zegoen, goizeko 07:00ak jotzear zirenean. Edur tabernaren kanpoaldean ere ateak zabalik. Terraza zerbitzua egokitzen ari ziren, ordu horretan. Eta Irrintzi tabernaren barrualdean jendea gosaltzen ari zen. Normaltasun berria ezartzen ari den seinale da.

Negozio guztiak irekitzeko joera areagotzen ari da aste hauetan, eta egun hauetan aurrera ostalaritzaren ia sektore osoa zabalik ikusiko ditugula dirudi. Oraindik ere hainbat pertsiana itxita zeuden. Besteak beste, Goikoplazako Elizondo eta Anaiak, Kaletxikiko Buruntza eta Zumea plazako Danena. Anaiak goizean zehar zabaldu dute. 

Danenaren kasuan, astelehena jai eguna izaten zen lehen. Bihartik aurrera ez bada, hurrengo egunetan zabalik ikusteko aukera izan daiteke. Ostalaritzako negozio asko irekiz joan dira egun hauetan. Aker, Traiñerum eta Muga izan ziren lehenetakoak, eta haien ondoren irekiz joan ziren Amama Klaudia edota Gaztelutxo.

Fase 2 delakoa indarrean, eta Fase 3 jopuntuan, uda aurretik gogor kolpaturiko sektorea bere osotasunean berrabiaraziko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!