Hona hemen Udalak helarazitako oharra:
Pilotaleku irekiak eta skate parkea irekitzea
Gaurtik aurrera, pilotaleku irekiak (Goikoplaza, Goiburu, Bazkardo, Sorabilla eta Kontsejupea) eta Skatepark-a irekiko dira, betiere honako jarraibide hauei jarraituz:
- Banakako kirol jarduerak edo gehienez ere bi pertsonak egin ditzaketen praktikak, betiere kontaktu fisikorik gabe.
- Kasu guztietan, segurtasun eta babes neurri egokiak mantenduz, eta, nolanahi ere, segurtasuneko distantzia soziala bi metrokoa izango da.
Datorren ekainaren 1ean Arrate pilotalekuko kantxa irekiko da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Instalazioak erabiltzeko neurri espezifikoak zehazten diren neurrian komunikatuko dira.