[BABESTUTAKO EDUKIA]

Kalitate goreneko etxebizitzak Kale Txikin

Aiurri 2020ko mai. 30a, 07:56

Urmena eraikuntzak Andoainen etxe berriak sustatuko ditu, herrian ibilbide oparoa duen Inmobiliaria Ernio bidelagun dutela. Hamahiru etxebizitzako eraikin berria izango da, herrigunean bertan egongo dena.

Begoña Lasa Ernio inmobiliariako kideak promozio berriaren xehetasunak eskaini ditu.

ERNIOk ibilbide luze eta oparoa du Andoainen, negozio aski ezaguna da. Zuen egitasmo nagusiena, une hauetan, Kale Txikiko promozioa da. Aurkeztuko al zenigukete zer den eskaintzen ari zaretena?

Hamahiru etxebizitzako eraikuntza eskaintzen ari gara, Kale Txikin. Bi ezaugarri nagusi ditu: Kalitatea eta kokapena. Herrigunean dago, erabat. Sustatzailea Urmena promotorea da. Konfiantza handia eragiten duen enpresa da, 30 urte baino gehiago daramalako zorroztasunez eta ganoraz lan eginez. Donostian eraiki du, Hernanin ere bai. Une honetan Lasarte-Orian eraikitzen ari da. Talde dinamiko, kualifikatu eta gaztea osatzen dute, azken detailea ere zainduz.

Kalitate aldetik, eraikitzeko erabiliko den material guztia kalitate gorenekoa da. EKO kalitatearen ikuspegitik, A mailako eraginkortasun energetikoa duen eraikina da. Ingurumenarekiko konpromisoa eta erantzunkizunaren filosofia betetzen du Urmenak, garrantzitsuena ahaztu gabe: bezeroaren gogobetetzea, lasaitasuna eta ongizatea.

Kokapenari dagokionez, Goikoplazatik ehun metrora dago. Kale Txiki apartean dagoela dirudi, baina herrigunea bi minutura dago. Tren geltokia eta bus geltokia ere bertan daude.

Esan bezala, hamairu etxebizitzako eraikina da. Sektorean Urmenak duen esperientzia kontutan hartuta, interesa izan dezakeen eroslearen ideia errealitate bihurtzen saiatzen gara, prozesuan zehar laguntza eta aholkuak emanez.

Konfinamendu garaian nolakoa da harremana bezeroarekin? Zer nolako neurriak hartu dituzue arreta egoki eta zuzena eskaintzeko bezeroari?

Osasun sailak ezarritakoak. Bisitaldi bakoitzeko desinfekzio lana egiten ari gara. Musukoa jarrita gaude, eta gel hidroalkoholikoa maiz erabilita.

Etxebizitzen banaketaz hitz egiguzue. Garrantzia berezia duelako terrazak, garai hauetan.

Jendeak balkoia beti eskatu izan du, baina orain bereziki hori eskatzen da. Bi hilabetez etxe barruan izan eta gero, kanpora ateratzeko aukera hori asko baloratzen da orain. Balkoiak egoera horietan askatasunaren sentsazioa eman ohi du. Etxebizitza berri hauek guztiek terraza bana izango dute, bertan jan ahal izateko. Kokapena ere onena da, balkoiak hego-ekialdera begira daude.

Kale Txiki oso auzo parte hartzailea da, auzotarrek oso errotuta daude bertan. Urrutira joan gabe kaletxikitarren erantzuna bikaina izan da, konfinamendu garaian. Zalantzarik gabe kontutan hartzeko aldagaia da, bizitza egitasmo bati ekiteko garaian.

Izenak kale txikia dela dio, baina nortasuna du Andoainen. San Pedro jaiak ospatzen dituzte, eta oso giro jatorreko auzoa da. Jatetxea, harategia, ileapaindegia eta janari-denda daude auzoan.

Konfinamendua dela eta, iluntzeko 20:00tako txaloak eta geroko musika eta saio ezberdinak direla medio, telebistan behin baino gehiagotan atera dira. Bizilagunak balkoitik balkoira edozein unetan hizketan aurki ditzakezu. Oso auzo jatorra da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!