A-15 eta N-I errepideen arteko egungo lotura, Andoainen, Gasteizerako norabidean, errei bakar baten bidez egiten da. Trazadura bihurgunetsua da, eta erradio-kurba txikiak ditu eguneko batez besteko trafiko intentsitatea 63.000 ibilgailukoa duen zirkulaziorako; horietatik 8.200 hamabi tonatik gorako ibilgailu astunak dira. Trazadura horrek, batez ere, kamioi artikulatu handien maniobragarritasuna mugatzen du, eta, une jakin batzuetan, Atorrasagastiko tunelera iristen diren auto-ilarak sortzen dira.
"Lizitazio honen helburu nagusia arazo horri irtenbidea aurkitzea da. Aukera posibleak aztertuz, bai bide-segurtasunaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik, egokiena aukeratu ahal izango da. A-15 eta N-I errepideen arteko lotunea errei bakar batetik bi errei izatera igarotzea eta 80 km/h-ko gutxieneko konexio-abiadura bermatzea bilatzen dugu eta gaur egun sortzen diren auto ilarak ekidin", azpimarratu du Bide Azpiegituretako diputatuak.