Bi argazkien arteko aldea benetan handia da. Arestian Mendiola enpresa zegoen lekuan, dorretxe bat ikus zitekeen, Azelaingo Jauregia izenekoa; gaur egun, berriz, Mendiola enpresa famatua kokatzen da. Mendiola 1983. urtean sortu zen, eta Asteasuko lantoki batean hasi ziren bederatzi langilekin. 1987an enpresa lekualdatu eta iraganean dorretxea zegoen lekuan kokatu zen, gaur arte.