Kirol instalazioen irekiera

Aiurri 2020ko eka. 3a, 09:59

Ekainaren 8an Allurralde kiroldegiko eta Arrate pilotalekuko instalazio batzuk irekiko dituzte; gimnasioak eta atletismo-pista hain zuzen ere. Ohiko ordutegiak ezarriko dira eta %30eko edukiera errespetatu beharko da.

Konfinamenduan zehar kirol instalakuntzen mantenimentu lanak egin dira, beraz, udaran eta abuztuan zehar gimnasioa irekita mantenduko da. Zenbait hobekuntza egin dira Allurralde kiroldegian; esaterako, giltzarrapoa ixteko sistema duten leihatila berriak instalatu dira, eta higiene eta antolaketa neurri batzuk hartu dira, erabiltzaileen eta instalazioetako langileen babesa eta segurtasuna bermatzeko.

Erreserbak telefonoz egingo dira ekainaren 4tik aurrera, kiroldegian zein frontoian. Instalazioak erabiltzeko eta erreserbatzeko protokoloak email edo mugikor bidez jakinaraziko zaizkie abonatutako pertsona guztiei, eta jarduera fisikoko eta kiroletako zerbitzuaren webgunean kontsultatu ahal izango dira: www.kirola.andoain.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!