Datorren astean eraitsiko dute Perikotegi baserria

Aiurri 2020ko eka. 4a, 13:26

Maiatzaren 19an Illarramendi baserria eraitsi zuten industria mailako eremua zabaltzeko. Ez da eraitsiko duten baserri bakarra izango. Hurrengo egunetan Buruntza auzoan kokatuta dagoen Perikotegi baserria botako dute. Aiurrik baserrira sartu eta grabatzeko aukera eduki du.

Agerikoa da baserriaren barrrualdea utzita zegoela, nahiz eta hortxe dauden garai bateko bizitokiaren hainbat elementu. Baserria abandonatuz joan ziren, jabeei eraberritzeko proposamen oro atzera bota zizkietelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!