Andoaingo Udalak "Han edo hemen erosi Andoainen" ekimena jarriko du martxan astelehenetik aurrera. 50 euroko balioa duten 1.000 bonu banatuko dira eta diru horren erdia Udalak finantzatuko du. Salkinekin lankidetzan Andoaingo komertzioa sustatu nahi da.