Haurren Euskal Jaialdia gogoan

Xabier Lasa 2020ko eka. 6a, 11:11

Igande honetan Urki dantza taldeak euskal folklore jaialdiaren 32. edizioa ospatu behar zuen. Bertan behera geratu da, Osasun Alarma egoeraren ondorioz. Urkikoek bideo bat zabaldu dute, jaialdia gogoan hartuta.

“Urki Dantza taldeko partaide, familia eta lagunok 32 Haurren Euskal Jaialdia gogoan hartu nahi dugu. Azkain, Betelu, Deba, Durango, Gasteiz, Hernani, Leitza, Lekunberri edo Tolosako taldeak gonbidatu nahi genituen. Tartean txistulariak, dantza taldeak, abesbatza, trikitilariak, bertsolariak, gaiteroak eta talde instrumentalak. Eta horiekin guztiekin batera Soinuak Musika Eskola, Punttuka Bertso Eskola eta Trikitilari taldea. Eskerrik asko 32 urte hauetan Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako euskal artista txiki horiei! Denen artean Andoaingo Euskal Jaialdia gorpuztu eta euskal kultura partekatu eta ospatu izan dugu. Eta gure esker on ere, urtero hori ahalbideratzeko bere laguntza zuzena eskaini diguten herriko elkarte, ikastetxe, hainbat herritar eta Udalari.

Gora 2021eko Euskal Jaialdia!!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!