Asteartean zabalduko dute Ontza elkartea

Aiurri 2020ko eka. 7a, 11:56

Ekainaren 9an, asteartean, zabalduko dute Andoaingo Ontza elkartea. Zuzendaritza taldeak oharra igorri die bazkide guztiei, jarraitu beharreko arauen berri emateko:

ELKARTEAREN IREKITZE BERRIAREN AURREAN JARRAITU BEHARREKO ARAUAK. 

Hirugarren fasera igarotzeko Gobernuak emandako baimenaren ondoren, eta segurtasun neurriak jarraitzeko aukera dagoela ikusirik, Zuzendaritzak ekainaren 9an elkartea irekitzeko erabakia hartu du. Horretarako, bazkideek eta beraiekin datozten pertsonek hurrengo arauak eta gomendioak bete beharko dituzte. 

ERRESERBAK 

  • Erreserbak online egin beharko dira. Salbuespen bezela, elkartean bertan egin ahalko dira online egiteko aukerarik ez badago. Erreserba elkartera etorri aurretik egin beharko da.  Pertsonen artean segurtasun tartea bermatu dadin, 3,5 eta 8 mahaiak blokeatuko dira eta ezin izango dira erabili. 
  • Pertsona kopurua mahai bakoitzeko: 
  • 1 mahaia: 10 pertsona 
  • 2 mahaia: 12 pertsona 
  • 4,6,7 eta 9 mahaiak: 6 pertsona 
  • Bazkideren bat zeoze hartzera soilik badator, bazkaltzeko edo afaltzeko erreserba duen bazkideak izango du lehentasuna beti, gogoratuz 3,5 eta 8. mahaiak blokeatuta daudela eta beraz okupatuak bezela kontsideratzen direla. 
  • Meriendak ezin dira egin. 

HIGIENEA ETA GARBITASUNA 

  •  Elkartearen sarreran eta kokaleku ezberdinetan, gel hidroalkoholiko eta produktu desinfektanteak jarriko dira.
  •  Sukaldean ezin da sukaldeko tresneria elkarbanatu. (labanak,espumaderak...). 
  • Telazko eskutrapurik ez da egongo, papera erabili beharko da. 
  • Mantalak ez dira egongo. Bakoitzak bere mantala ekarri beharko du 
  • Labeko eskularruak erabiltzeko aurretik eta ondoren eskuak garbitu behar dira. 
  • Astelehenetik ostiraleko bazkaritan derrigorrezkoa da baxera eta edalontziak garbitzea. Gomendatzen da beste tresneria ere garbitzea (Zartaiak, kazuelak...) 

Garbitasun Gomendioak: 

  • Mahaiak garbitu desinfektantearekin aurretik eta ondoren. 
  • Komunak eta sukaldea desinfektantearekin garbitu aurretik eta ondoren. 
  • Eskuak maiztasunez gel hidroalkoholarekin garbitu. 

SEGURTASUNA 

  • Indarrean dagoen araudia jarraituz, elkarte barruan mugitu behar bada,maskarilla jantzi beharko da. 
  • Bakoitzak bere maskarilla ekarri beharko du 
  • Derrigorrezkoa da maskarilla sukaldean eta parrilla dagoen lekuan. 
  • Erreserba bakoitzeko sukaldari bat, sukaldean 4 sukaldari batera gehienez egon daitezkelarik eta parrilla dagoen lekuan 2 pertsona gehienez. 
  • Pertsona bakarra altxa daiteke edaria hartzeko. 

Segurtasun neurri hauek ez betetzeak, elkarte barruko falta bezela kontsideratuko da, honek ekarri dezakeen ondorengo zigorrarekin. 

Segurtasun neurri hauek ez betetzeak, elkarteari ez dagokion zigorren bat ekartzen badu, araua hautsi duen bazkidearen ardurapean geratuko da. 

Arau hauek indarrean egongo dira hurrengo abisurarte. 

Denon esku dago arau hauek betetzea, eta bide batez elkarteaz gozarazten jarraitzeaz. 

ZUZENDARITZA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!