Aurrez aurreko arreta zerbitzua berreskuratu dute Anbrosia Olabiden

Aiurri 2020ko eka. 9a, 07:48

Koronabirusak eragindako krisiak arreta zerbitzua biderkatzea ekarri badu ere, telematikoa izan da harremana. Asteartean hasita, ordea, Gizarte Zerbitzuen lansaila aurrez aurreko arreta zerbitzura itzuliko da. Ohi bezala, hitzordua aurretik eskatu beharko da 943 304 343 telefono zenbakira deituta.

Derrigorrezkoa da gune publikoetan maskarak erabiltzea, eta, beraz, segurtasun handiagoa izateko bulegoetara doazenek beren maskara eta boligrafoa eramatea gomendatzen da.

Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara joan beharra izaten denerako, segurtasun eta higiene neurri hauek hartu ditu Udalak:

  • Hitzordua duten pertsonek kanpoan itxaron beharko dute, udal langileek deitu arte.
  • Gizarte Zerbitzuetako bulegora banaka sartuko dira, mendekotasuna duten pertsonak eta 14 urtetik beherakoak izan ezik, zeintzuk familiako kideren batekin joan beharko baitira.
  • Gizarte Zerbitzuetako espazioa berregokitu egin da eta bertako mahai guztietan manparak jarri dira.
  • Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da eta, hitzordu bakoitzaren ondoren, aulkiak eta mahaiak desinfektatu egingo dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!