Hona hemen elkarteko zuzendaritzak helarazitako neurriak eta gomendioak:
Erabilera orokorra
Mahaiak 4 multzotan banatu dira, beraz, 4 gune egongo dira eta ezingo da aldaketarik egin, 2 metroko distantzia bematzeko: 1-2 mahaiak elkartuta (12 pertsona), 3-4 mahaiak elkartuta (12 pertsona), 5-6 mahaiak elkartuta (20 pertsona) eta 7 mahaia (10 pertsona).
- Meriendak ezingo dira egin.
Higienea
- Sukaldera bazkideek soilik sartu ahal izango dute, maskarilarekin betiere. Baita edariak zerbitzatzera ere.
- Erabiltzaile guztiek beren maskarila ekarri beharko dute. Elkartean zehar mugitzeko derrigorrezkoa izango da.
- Sarreran eta beste hainbat kokalekuetan desinfektanteak jarriko dira. Sartzerakoan beharrezkoa izango da eskuak garbitzea, baita pantaila eta komunak erabiltzean ere.
- Sukaldeko tresneria ezingo da partekatu.
- Soilik paperezko eskutrapuak erabili ahal izango dira.
- Mantalak ez dira egongo. Erabili behar ezkero, etxetik ekarri.
- Laberako eskularruak erabili aurretik eskuak garbitu beharko dira.
- Astelehenetik ostiralera erabiltzaileek garbitu beharko dituzte baxera eta tresnak.
- Ateak irekita uztea gomendatzen da.
Gogorarazi nahi dizuegu neurri hauek ez betetzeak zigor edo isunen bat ekartzen badu arauak hautsi dituen bazkidearen gain geratuko dela ardura.
Arau hauek indarrean egonggo dira datorren abisurarte.
Denon esku dago egoera berri honetan zentzuz jokatzea elkarteaz gozatu ahal iozateko.
Iradokizunak, ekarpenak, galderak edo zalantzak izanez gero badakizue non gauden.