- Itxi beharrean izan diren negozioak. 170 eskari jaso dituzte. Udalak aditzera eman duenez, “hilean 400 euroko zenbateko finkoa emango zaie jarduera gauzatzen duten establezimendua nahitaez itxi behar izan badute”.
- Jarduera eten egin behar izan duten autonomoak. 86 eskari jaso dituzte. Erabakia: “Hilean 350 euroko zenbateko finkoa emango zaie Andoaingo autonomoei, lan elkartuko kooperatibetako bazkide direnei barne, jarduera utzi behar izan baldin badute, edo alarma egoeraren adierazpenaren ondorioz, aurreko seihilekoan batez beste fakturaturiko diru-sarreren %75eko murrizketa izan badute”.
- Langile autonomoak. 11 eskari jaso dituzte. Erabakia: “Hilean 250 euroko zenbateko finkoa emango zaie Andoaingo langile autonomoei, lan elkartuko kooperatibetako bazkide direnei barne, alarma egoeraren adierazpenak eragindako diru-sarreren murrizketa (%50) konpentsatzeko”.