Allurralde zabalik berriro

Aiurri 2020ko eka. 16a, 08:27

Astelehenaz geroztik igerilekua zabalik dago, ohiko ordutegian eta abonatuentzat soilik. Hasiera batean edukiera mugatuarekin, aurretiko hitzorduarekin eta higiene eta gizarte urruntasuneko neurriak errespetatuz. Joan aurretik erreserba egin behar da telefonoz.

Alarma egoera aldatuz doan heinean, zerbitzua zabaltzen joango dira: “Edukiera eta zerbitzuak pixkanaka handitzean, berri ematen jarraituko dugu”.

Takilla sistemari dagokionez, arropa gordetzeko oharra helarazi dute: “Gogoan izan takillak eta giltzarrapoen sistema berria instalatu dela eta ondorioz erabiltzaile bakoitzak 3 zm inguruko zabalera x 4 zm luzeko giltzarrapoa ekarri beharko duela”.

Bonoaren zati baten itzulketa

Instalazioak ixteko aldiaren zati proportzionalari dagokion itzulketa martxoaren 15etik ekainaren 15era bitartekoa izango da, eta laster gauzatuko da.

Erreserba

Allurralde eta Arrate erabiltzeko erreserba telefonoz egin daiteke kiroldegira (943 300 147) zein frontoira (943 590 174) deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!