Leizaran eskubaloi taldean jokatu ahal izateko aurretiazko izen-emate prozesua martxan da

Aiurri 2020ko eka. 16a, 09:48

2020-2021 denboraldian jokatu ahal izateko aurretiazko izen-emate prozesua martxan jarri dute, nahiz eta, pandemiaren egoera dela eta, ez den ziurra zein neurri hartuko diren.

Aurretiazko izen-emate prozesua ekainaren 15etik uztailaren 15era egin ahal izango da Leizaran eskubaloi taldearen webgunean: www.leizaraneskubaloia.com

Maila bakoitzeko adin tarteak honakoak izango dira:

  • Infantilak 2007-2008an jaiotakoak
  • Kadeteak 2005-2006an jaiotakoak
  • Jubenilak 2003-2004an jaiotakoak
  • Seniorrak 2002-eta lehenago jaiotakoak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!