Plazaola auzoaren eta Kaleberriaren artean eskailera mekanikoak egin zituzten duela hamarkada bat. Bi auzoen baanketa eskailera amaigabeek osatzen zuten, eta batzuentzat irisgarritasuna zaila egiten zen. Beraz, bi auzoen arteko komunikazioa hobetzeko aurrerapauso garrantzitsua izan zen eskailera mekanikoena.
Horrez gain, bi argazkien arteko aldea nabaria da. Bai azpiegiturei dagokienez, eta baita ere landareriari dagokionez.