Kaletxikiko jaietan egingo den online lehiaketarako sagardoa salgai

Aiurri 2020ko eka. 23a, 11:40

Hiru sagardo botilako sorta salgai jarri da Patxi Mendikuteren eta Iker Etxeberriaren harategietan, 10 euroko prezioan; lehiaketan parte hartzen dutenen artean Mizpiradin, Gaztañagan eta Oianumen hiru otordu bikoitz zozketatuko dira.

Kaletxikiko festak antolatu dituen bizilagunen batzordeak gaurtik aurrera salgai jarri ditu sagardo botilen sorta. Online bidezko lehiaketa ekainak 27an (larunbata) izangoa da. Esan bezala, sorta bakoitzean hiru botila egonen dira Patxi Mendikuteren (Kaletxiki) eta Iker Etxeberriaren (Goikoplaza) harategietan. 150 sorta jarri dira salgai eta eskualdeko sei sagardotegik hartuko dute parte.

Online sagardo dastaketan parte hartzen dutenek 5, 3 edo 2 puntu jarri beharko dizkiete sagardoei. Kalifikazio handiena jaso duen sagardotegiak lortuko du txapela preziatua. Puntuaketak egiteko mezu bat bidaliko da 688 893 562 mugikor zenbakira. Horrez gain, lehiaketan parte hartzen dutenen artean Mizpiradin, Gaztañagan eta Oianumen hiru otordu bikoitz zozketatuko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!