Ez-ohiko San Juan jaietan ez da surik egin Goikoplaza. Hala ere, nola edo hala ospatzeko aukera egon da; txistulariek plaza alaitu dute, eta San Martin elizako kanpaiak entzun ahal izan dira. Ondoren, pregoia eman eta suziria bota dute. Segurtasun neurriak mantenduta Goikoplazan herritar gutxi bildu dira.