Buruhandi eta Erraldoiek plaza eta kaleetan egiten dituzten dantza saioak ikusteko aukera izan da gaur goizean zehar Andoaingo Udalaren web orrian. Azalpen didaktikoak ere hartu du bere tokia emankizunean. Horrela, Garazi Kamio idazleak Andoaingo Konpartsa osatzen duten pertsonajeak banan-banan aurkeztu ditu, bai lau Erraldoiak (Juan Legarra eta Cecilia Legarra, eta Azelaingo Señoritua eta bere maitalea), eta baita Plazaolako lanbideak ordezkatzen dituzten zortzi Buruhandiak (meatzaria, olagizona, ikazkina, emakume estraperlista, makinista, geltokiko nagusia, arrieroa eta Lebiton).