Maider Lainez alkateak Zumeatarrako pregoilarien ostean hartu zuen hitza. Ezinbestean Koronabirusak eragindako alarma egoera hizpide izan zuen bere lehen hitzetan: "Aurten San Juan beste era batera biziko ditugu, COVID19ak eragin digu gehiago baloratzea familiako uneak, eta lagunekin izandako topaketak. Ezin izango dugu San Juan sua piztu, hainbesteko indarra ematen diguna, baina beste ekintza batzuk aurreikusiko ditugu gaurko eta biharko. Espero dugu haietaz gozatzea".
Udalak krisi osoan zehar egin bezala, erantzukizunez jokatzeko deia luzatu zuen Udaletxeko balkoitik egin zuen adierazpenean: "Jai giroan bada ere, arduraz, zuhurtziaz eta errespetuaz jokatzen jarraitzeko eskatzen dizuegu, zauden lekuan zaudela, gogoratu baietz gabe ezetz dela".
Bukatzeko, jaiaren eta herriaren aldeko oihu bana bota zuen: "Zaindu zaitezte, eta elkarren batera oihuka dezagun: Gora San Juanak! Gora Andoain! Gora andoaindarrok!".
Adierazpen hori zuzeneko emisioan eskaini zituen. Ondoren, ekainaren 23rako prestatu zuten saioko irudiak eskaini zituzten.