Kaletxikiko jaien egitaraua

Kaletxikiko jaiak bestelakoak izango dira aurten, koronabirusa dela medio. Zenbait auzotar elkartu dira eta jaiak antolatu dituzte; esaterako, online sagardo dastaketa, bertso saioa edota kontzertua beste askoren artean. 

Ekainak 26, ostirala
18:00
Auzoan zapia jarriko da eta ondoren pregoia, jaiei hasiera emateko.

19:00 Bertso saioa egingo da. Lehen aldiz gai jartzailea eta sei bertsolariak andoaindarrak izango dira.

Ekainak 27, larunbata
12:00 San Juan Bataiatzailea egoitzako aiton-amon eta langileei omenaldia.

13:15 Kantujira. Sagardo txapelketa telematikoa.

18:00 Kontzertua

19:30 Danborrada

Ekainak 28, igandea
09:30
Mendi irteera.

10:00 Diana.

12:00 Bingoa.

13:00 Irrintzi txapelketa.

14:30 Auzo bazkaria.

19:00 Zapia kenduko da, jaiei bukaera emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!