15 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik larunbatean arratsaldeko 15:15tatik aurrera jokatuko diren norgehiagokak ikus ahal izateko. Lehen partida Juanenea-Endika eta Ansa II-Larrañagaren artekoa izango da. Bigarren partidan, berriz, Goikoetxea V-Barrenetxea IV bikoteak Urriza eta Zubiriren aurka jokatuko dute.
Parte hartzeko, bidali e-posta ahalik eta azkarren urnieta@aiurri.eus helbidera.